XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apirila musikala kontzertu zikloa gaur hasten da Musika Eskolaren eskutik

I.A.ARREGI

Herriko Juan de Antxieta Musika Eskolak gaur hasi eta apirileko igandeetan ospatuko diren Apirila musikala deitu dioten kontzertu ziklo bat antolatu du.

Gaurko kontzertuan Debako eta Zurriolako orkestra izango da Esklabetako elizan eguerdiko 12.45etan Sergio Zapirain zuzendariaren gidaritzapean.

Musika Eskolakoen kontzertua

Datorren igandean Juan de Antxieta Musika Eskolakoek beraiek eskeiniko dute kontzertua Udaletxeko arkupetan eguerdiko 1.15etan Antxieta Txiki Abesbatza, Antxieta gazteak eskusoinu taldearekin eta Antxieta Gaztea Abesbatzak hartuko dutelarik parte.

Apirileko azken igandean, hilak 26an, Kitarristen jaialdia ospatuko da Udaletxeko arkupetan, hau ere eguerdiko 1.15etan.

Egitarauaren barne, Lur Berri, Biurri, Zalantza, Ohiartzun eta Izarra taldeek hartuko dute parte.

Ziklo honi amaiera emateko hil honetako azken egunean ostegunez eta maiatzaren lehena jai denez, Donostiako kontserbatorioko perkusio taldearen kontzertua izango da Udaletxeko arkupetan gaueko 10.30etan.